Beka-eskaera online aurkeztu dezakezue, edo eskolara etor zaitezkete izapidetzen laguntzeko.
Epez kanpoko eskaerarik ez da onartzen.
Aurkeztu beharreko dokumentuak:
- Errenta Aitorpenaren fotokopia, Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan aurkeztu ez bada.
- Bizikidetza-unitateko pertsonen errolda-agiria.
- Bizibideak (Ogasunean aitortutako daturik ez duten familien kasuan), gizarte-zerbitzuak, Gurutze Gorria, Caritas eta abar egiaztatzen dituen beste edozein dokumentu.
- Egiaztagiriak: familia ugaria, guraso bakarreko familia, zurztasuna, minusbaliotasunak, familia-etxetik kanpo bizi diren anai-arreba unibertsitarioak…
Online
Izapidetzea
Beharrezko dokumentazioa eskuratu ondoren, Hezkuntza Sailak prestatu duen inprimakian sartu eta izapidetu dezakezue.
Horretarako, ziurtagiri elektronikoren bat erabili edo aplikazioan erregistratu beharko zarete, erabiltzaile eta pasahitz batekin alta emanez.
Onartutako ziurtagiri elektronikoak:
- IZENPE herritar txartela
- NAN-e
- BakQ txartela
- IZENPE itsasontzi-jokoak
Aurrez aurre
izapidetzea
Beka- eskaera eskolan egiteko, hitzordua eskatu behar duzue.
Horrek aukera ematen digu, behar duzuen familia guztiak behar bezala antolatzeko eta artatzeko.
Aurrez aurreko arreta, hitzordua eskatuta:
Astelehenetik ostiralera 09:15etatik 12:00etara.
Berritzea egiteko, deskargatu eta zentroan entregatu dezakezue, edo online izapidetu.
Epez kanpoko eskaerarik ez da onartzen.
Online
Izapidetzea
ALDAKETARIK EZ aurreko urtearen aldean
Jasotako proposamenetik EZER aldatu behar ez baduzue:
Datu guztiak zuzenak direla ziurtatu ondoren, zuzenean online izapidetu dezakezue.
Eskura izan behar dituzue NANa eta eskabidearen 2. orrialdean datorkizuen egiaztapen-kodea.
Aurreko urtearekiko ALDAKETEKIN
Aldaketaren bat egin behar baduzue (datu pertsonalak, bankuko datuak, hitzarmen arautzailea, etab.):
Online izapidetu dezakezue, aldaketak jasotzen dituzten fitxategiak erantsita. Horretarako, ziurtagiri elektronikoren bat erabili edo aplikazioan erregistratu beharko zarete, erabiltzaile eta pasahitz batekin alta emanez.Ikastetxean
izapidetzea
ALDAKETARIK EZ aurreko urtearen aldean
Jasotako proposamenetik EZER aldatu behar ez baduzue:
Inprimatu eta ikastetxeko idazkaritzan sinatuta aurkeztu dezakezue.
Entregatzeko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 9:15etatik 10:00etara.
Aurreko urtearekiko ALDAKETEKIN
Aldaketaren bat egin behar baduzue (datu pertsonalak, bankuko datuak, hitzarmen arautzailea, etab.):
Aurrez aurre izapidetu dezakezue ikastetxean aurretiko hitzordua eskatuta, aldaketa horiek egiteko behar diren dokumentuak zuekin ekarriz.